Ines Osinaga musikaria, Lizeoko liburutegian, DBH1eko ikasleekin
Abestu du, trikitixa eta ukelelea jo ditu eta musika elektronikoarekin noraino iritsi daitekeen erakutsi die ikasleei. Hori guztia gutxi ez eta bizitzarako gakoak ematen aritu zaie Ines Osinaga Urizar musikaria, Lizeoko eraikin nagusiko liburutegian, DBH1eko ikasleei. Lau saio egin ditu, gela bakoitzeko bana eta interes handia piztu du ikasleen artean. Ekimen hau, Pasaiako Udalaren laguntzaz egin ahal izan dugu, Musikariak ikastetxeetan programari esker.