Euskaraz jolasteko hiru jolas berri ikasten aritu gara
Lezoko Plazeta futbol zelaian, ikastola ondoan, LH1eko LH2ko eta LH5eko ikasleak elkartu egin dira. Helburua: euskaraz jolastea. Euskaraz jolastu egitasmoaren baitan, LH5eko ikasleek hiru jolas berri prestatu dituzte lehen hezkuntzako lehenengo ziklokoei erakusteko: Txepetxarena, Postariarena eta Kantauri itsasoa soka-salto jolasa.
LH5ekoak oinez jaitsi dira Lizeotik eta Lezoko ikastolan, taldeka, hiru jolasen arauak erakusten aritu dira jolasak praktikan jarri aurretik. Hasteko, LH1ekoekin aritu dira eta bigarren saio batean LH2koekin. Eguraldia lagun, ederki pasa dute denek.
Euskaraz jolastu ikasturte honetan berreskuratu dugun egitasmoa da. Honen asmoa da ikasleei tresnak ematea euskaraz jolastu ahal izateko. Handienak jolasetan trebatzen ditugu eta haiek arduratzen dira txikiagoei jolas horiek erakusten.
Egitasmo hau sakonago ezagutu nahi baduzu, Larraitz Etxeberria, Hizkuntza Proiektua Batzordeko kideak, saio hauen inguruko azalpen gehiago emango dizkizu bideo honetan: