LH6koek Scape Room jolas bat burutu dute ingelesez
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Escape Room batean parte hartu dute, ingelesez. Helburua Bob esponja gotortuta zegoen seguritateko kutxatxo baten kodea asmatzea zen, Bob aske uzteko. Ikasleek dilema, hieroglifiko eta eskaini zaizkien erronka desberdinei erraz egin diete aurre. Erronka bakoitza gainditu ondoren puzzle bateko zati bana lortu dute eta zatiak elkartuta bertan agertzen den mezu ezkutua deszifratzea lortu dute. Emaitza lau zenbakiko kode bat izan da eta kode horrekin seguritate kutxa bat irekitzea lortu dute, Bob Esponja aske utziz.