LH5eko eta LH6ko ikasleak kantujiran antxoko kaleetan
Ikasturtean zehar geletan euskal kantagintzaren inguruko lanketa berezia egin dute LH5eko eta LH6ko ikasleek, eta, ikasturtea bukatzeko, haien abilezia erakustera atera dira Antxoko kale eta plazetara. Bideo honetan ikastolako atarian egin duten emanaldia ikusiko duzue. Antxoko ikastolako ikasleak eta irakasleak, gainera, ongi etorria egitera atera zaizkie. Eskertzekoa da, bestetik, Antxoko kantujirako kideek egin diguten harrera, gurekin batera abesten aritu baitira, batetik bestera.