BEKAK 2023-24
2023/24 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela jakinarazi nahi dizuegu.
Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( 0 eta 18 urte bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (0 eta 18 urte bitartekoentzat).
EUSKO JAURLARITZAKO BEKA (0 - 18 urte bitartekoentzat)
1. 3-18 urte bitartekoen kasuan irakaskuntza materiala eta jangela subentzionatzen ditu. 0-1 urte bitartekoen kasuan kuota subentzionatzen du eta 2 urtekoen kasuan jangela subentzionatzen du. Informazio zehatzagoa hemen:http:/ /www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
2. Iaz Eusko Jaurlaritzako beka eskatu zenutenok SEME/ALABEN BITARTEZ PAPEREZKO ONARTZE INPRIMAKIA JASOKO DUZUE LASTER. Inprimakia jasotzean datuak zuzenak diren egiaztatu eta aldaketarik egin behar ez baduzue, bertan agertzen den kodearekin ONLINE onartu dezakezu honako estekan sartuz. Aldez aurretik hezkuntzako mezua jaso duzuenok eta beka eskaera jada onartu duzuen familiek ez duzue berriz egin behar.
3. Eskatzaile berriak bazarate edo inprimakiko daturen bat aldatu behar baduzue, honako lekuetan eta ordutegian hurbiltzeko aukera duzue:
Lezo ikastola: irailaren 18tik 22ra, 10:30etik 12:30era
Antxoko ikastola: irailaren 18tik 22ra, 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 17:30era
Eraikin nagusia: irailaren 18tik 22ra, 10:00etik 13:00etara
Ekarri beharreko dokumentuak egoera ezberdin hauetan egonez gero: banandutako kasuan, hitzarmen erregulatzailea eta udaleko bizikidetza agiria; EAEn errenta aitorpena aurkeztu ez dutenek, diru sarreren agiria; errenta EAEtik kanpo aurkeztu dutenek, likidazio agiria; ezintasuna izanez gero, adierazten duen agiria.
PASAIA-LEZO LIZEOKO BEKA (0 - 18 urte bitartekoentzat)
1. Lizeoko bekak ohiko kuota soilik subentzionatzen du.
2. Lizeoko bekak ez dira berritzen, urtero egin behar da eskaera.
3. Eskaerak aztertzeko batzorde bat osatuko da eta honek Lizeoko Artezkaritza Kontseiluari erabakitakoa aurkeztuko dio
4. Lizeoko bekako inprimakiak eraikin guztietan egongo dira eskuragarri, baita www.lizeoa.eus gure webean ere, eta eskaera Eusko Jaurlaritzako bekarekin batera aurkeztuko da goian aipatutako ordutegi eta egutegian.
Lizeoko beka eskatzeko baldintzak:
1. lnprimakia behar bezala bete beharko da, argibideetan adierazten den dokumentazioa gehituz.
2. Beka Batzordeak eskatzaileekin bilera egiteko aukera izango du, hala erabakiz gero.
3. Eusko Jaurlaritzako beka eskatu behar da derrigorrez Lizeoko beka eskatzeko.
4. Beka eskatzaileek batzordeari aurkeztutako datuak egiaztatzeko baimena ematen die.
OHAR GARRANTZITSUA: Lizeoko beka eskatzen duten ikasleei Lizeoko kontu korrontea jarriko zaie Eusko Jaurlaritzako bekan.
Hemen duzue aurtengo deialdirako informazioa.