Lizeoko udako uzta jaso eta marmelada etxeetara
Lizeoan ikasturteko lehenengo eguna berezia izaten da Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzako. Tradizioa bihurtu zaigu jada. Udako oporretan Lizeoko zelaietako fruta-zuhaitzek emandako uzta jasotzen aritzen dira ikasleak, gero marmelada egiteko. Jasotako sagarrekin eta muxikekin marmelada egin aritu dira jangelan eta baita etxera eraman ere. Gaztainak biltzen ere aritu dira. Ikusi argazki hauetan egin duten lanaren lagin txiki bat.