Kilometroetako Erronkan aritu gara eta primeran pasa dugu
Urtero bezala, aurtengoan ere, Pasaia Lezo Lizeoak Kilometrotan ospatzen den Erronkan parte hartu du. Erriola lemapean, Errenteria-Oreretan ospatu dira oraingoan. Egunari hasiera emateko, ikastola bakoitzak Erriola abestiaren zati baten dantza egin behar izan zuen taldea aurkezteko.
Beroketa eginda, gunez gune ibili ziren ikasleak, mota guztietako probak egiten. Erreka gaineko tirolinak, adimen probak, trebetasuna, sukaldaritza eta inklusibitatea bere gain hartzen zituen kirol egokituko frogak.
Txukun eta jator aritu ziren Lizeoko ikasleak, jaiarekin bat eginez eta kiroltasuna erakutsiz.
Probei amaiera emanda, ikasleek sukaldaritza proban egin zituzten makarroiak jan zituzten gainontzeko ikastolekin batera.
Ondoren, sari banaketa egin zen eta nahiz eta ez ginen lehen hiru sailkatuen artean geratu, eguneko esperientzia eta arratsaldeko jai giroa, ospatzeko modukoa zen.
Beste urte batez, euskararen alde ibili da Lizeoa, Errenteria-Oreretan egon zen giro paregabean murgilduz eta jaiaz gozatuz.