Iker Ormazabal eta Beñat Gaztelumendi bertsotan Lizeoko liburutegian
LH 4. mailako ikasleek bertso saio ederraz gozatu dute Lizeoan. Iker Ormazabal “Tturko” hernaniarra eta azkeneko Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako finaleko zortzikotean aritu zen Beñat Gaztelumendi añorgatarra liburutegian aritu zaizkie bertsotan.
Laugarren mailakoak datorren ikasturtean bertsolaritza saioekin hasiko dira Ander Lizarralde irakasle eta bertsolariak gidatuta. Eta, hain zuzen ere, gure ikasleen artean bertsolaritzaren sustapena egitea izan da saio berezi honen lehen helburua. Ikasleek ongi pasatzea ere bazen helburu, eta hori ere lortu dugu.