Eskatu HERRIGORAko zure saskia!

Aurten ere, nahi izanez gero, Lizeoaren bitartez ERRIGORA saskia erosteko aukera izango dugu. Eskaera egiteko formularioa HEMEN

Lizeoko komunitateko zenbait lagun bildu ditugu ERRIGORAz aritzeko; ikusi bideo honetan egin diguten gonbidapena:

Errigoraren helburuak 10 urte hauetan ez dira aldatu. Lehena, Nafarroako Erriberako propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarri, eta horrela bertako nekazaritza indartu.
Izan ere, merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Bigarrena, nafarroako “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpena ere egin nahi dio. Izan ere, azken urte hauetan proiektu honek izan duen arrakastaz jabetzeko, 2.000.000 € banatu ditu bertan ikastola, euskaltegi eta euskara elkarteen artean. Horretaz gain, nafar erriberan era askotako proiektuak jarri dira martxan euskaraz baliabide horiekin: ludotekak, kirol taldeak, kultur ekimenak, euskarazko seinalitika, etab.
10. urteurrena dela eta, Errigoraren komunitatearen argazki erraldoia atera nahi izan da (ikus www.errigora.eus) eta saski-eskaintza aldatu egin da: 50 €-ko saski bakarra osatu da. Saski guztiek 9 produktu izango dituzte, eta horietako bost beti berdinak izango dira: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa. Gainontzeko 4 produktuak desberdinak izango dira saskietan. Eskaera egiteko sartu esteka honetan. Azaroaren 3a bitarte izango duzue eskaera egiteko aukera. Saskia jasotzeko eta ordainketa egiteko zuekin jarriko gara harremanetan.