Ibon Martin idazlea LH4ko ikasleekin, Ubera liburutegian
LH 4koak Ibon Martinen "Onin eta altxorraren bila" irakurtzen aritu ondoren sari polita jaso dute gaur goizean: idazlearekin egoteko aukera izan dute.
Ikasleek galdera pila egin dizkiote, eta gainera, marrazki sorta bat oparitzeko aukera ere izan dute. Ibon Martinek, bere aldetik, bazuen ikasleentzako opari bana, jolas baten bidez lortu beharrekoa. Primeran pasa dute saria lortzeko enigma askatzen.
Ekimen hau Donibaneko Ubera liburutegian egin dugu, Pasaiako Udalaren irakurzaletasuna sustatzeko programak lagunduta.
Goiz pasa bukatzeko, Ibon Martin ikasleek eramandako liburuak sinatzen aritu da.