OnHartu, teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko gurasoen taldea
Teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzeko Lizeoko gurasoen talde bat lanean dabil azkenaldian gure inguruan. OnHartu izena jarri diote taldeari eta Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleen gurasoek osatzen dute.
Hiru helburu dituzte, lehena, haurrei mugikorra noiz eman gurasoen artean adostea, eta ahalik eta gehien atzeratzea. Bigarrena, gurasoen artean teknologiaren erabilera eredugarria lortzea, eta hirugarrena, haurrak mugikorraren erabilera arduratsu batean heztea.
Egin dituzten ekintzen artean daude, esaterako, azken bi ikasturteetan LH4ko, LH5eko eta LH6ko ikasleen gurasoen artean akordio bat proposatzea. Ikasturte horretan seme-alabei interneterako konexioa duten mugikorrak ez erostea proposatu dute, eta guraso gehienek bat egin dute proposamenaren horrekin.
Bestetik, gurasoen formazioa indartzeko asmoarekin, blog bat sortu dute eta gaiaren inguruko artikulu, bideo eta aholkuak zintzilikatzen dituzte han. Nahi izanez gero, gure web orrian lotura zuzena aurkituko duzue, bestela, HEMENDIK zuzenean iritsiko zarete blogera.
Azkenik, pasa den ostiralean Oarsoaldeko Hitzan agertu zen haien inguruko artikulua irakurtzera gonbidatu nahi zaituztegu. IRAKURRI HEMEN.
Onhartuko talde eragileko guraso taldea