Lizeoan bere ibilbidea bukatzen ari diren ikasleentzako aholkularitza saioa
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Lizeoan beren ibilbidea bukatzen ari direnez etorkizuneko ikasketen aukeraketan dabiltza buru-belarri. Pasa den astean irakasleek eta tutoreek orientazio saio bat antolatu zuten bide horretan laguntzeko, Ane Zurutuza irakasleak gidatuta.
Saioan gai dexente jorratu zituzten, hala nola, batxilergoko titulazioa nola lortu; USE (selektibitatea) nolakoa den eta bataz besteko nota nola kalkulatu; unibertsitaterako sarbideak zeintzuk diren, zuzenekoa edota lanbide heziketako goi mailetatatik pasa ondorengoa; eta beste hainbat gai.
Orientazio saio honetara ikasle guztiak deituta bazeuden ere, Zurutuzak ikasleei gorarazi zien ikasturte honetan beharra duten aldiro aholkularitza eta laguntza jasoko dutela eskatu ahala.