Batxilergoko bigarren mailako ikasleak kultur bidaian dabiltza, Madrilen
Hara eta hona dabiltza batxilergoko bigarren mailako ikasleak kultur bidaian; bi egunez Madrilen eta hirugarren bat Burgosen. Madrilgo erdiguneko leku esanguratsuenak ezagutu ondoren Reina Sofia eta Prado museoetan bisita egin dute. Txango kulturala bukatzeko, etxerako bidean, Burgosen geldialdia egin eta Katedralean bisita egin dute.