Hirugarren mailakoak Mikel Santos "Belatz" ilustratzailearekin
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek saio polita egin dute Mikel Santos "Belatz" marrazkilari iruindarrarekin. Pasaiako Udaleko euskara departamenduak sustatuta, gelan irakurtzen ari diren "Munstro txikiak, Hagintxoren tripako mina" liburuaz aritu dira Ilustratzailearekin. Ubera liburutegian egin dute saioa. Belatz ohiko gonbidatu bihurtzen ari zaigu Lizeoan eta urtero egiten duen moduan marrazkien inguruko truko ugari kontatu dizkie ikasleei. Gustura aritu dira ikasleak.