Bideojokoetan euskaraz aritzeko saioak Pasaiako lau barrutietan

Aurreko ikasturtean egin bezala, aurten ere GAMER GELAK antolatu dira Pasaian LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko gazteentzat, bideojokoetan euskaraz aritzeko sortutako GAME ERAUNTSIA elkartearen eskutik. 

Euskarazko bideojokoetan aritzeko saioak dira. Baina, are haratago, aisialdi digitala euskaraz burutzeko aukera badagoela erakustea eta gazteekin bideojokoen hizkuntza-erabilerari buruzko gogoeta egitea dute helburu. 

Lau saio egingo dira, barrutiko bana. Guztiak 17:00etan hasi eta 1,5 orduko iraupena izango dute. 

Eta gogoratu, doako saioak badira ere, 20 laguneko muga dute; hortaz, sarrera erreserbatzea ezinbestekoa da  "bime.me" webgunean. Bertan sartu, saioa non egin aukeratu eta egin erreserba lehenbailehen; hauek dira hitzorduak.

 

🟢 Otsailak 3: Pasai Antxoko kultur etxean

🟢 Otsailak 17: Pasai Donibaneko kulturgunea, erabilera anitzeko gelan

🟢 Martxoak 2: Pasai San Pedroko udal aretoan

🟢 Martxoak 9: Trintxerpeko alkateordetza, areto nagusian