DBH1 eta LH1; handienak txikienen irakasle
Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek bisita atsegina jaso dute, DBH1eko ikasleak goiko eraikinetik Lezora jaitsi eta gelan sartu zaizkie. Handienak txikienen irakasle izan dira tarte batez. DBHkoek Lehen Gizakien inguruko Lapbook-ak prestatu dituzte eta LHkoei erakusten eta azalpenak ematen aritu dira. Esperientzia polita izan da guztientzako.