DBH1eko gure ikasleek Txikipediarako 40 artikulu sortu dituzte
Azken hilabetean DBH 1eko ikasleak jo eta su aritu dira Txikipedia elikatzen. Zirimola aisialdi elkarteko Igor Elortzak lagunduta, gela bakoitzean bina saio egin dituzte eta berrogei artikulu berri igo dituzte, zortzi eta hamahiru urte arteko umeentzako sortutako euskarazko entziklopedia digitalera.
Aurtengoa, Wikilarien elkartearen ekimen honen laugarren edizioa da eta ikastolen elkarteko ikastoletan Zirimola elkartea aritu da dinamizazio lanetan. Euskal Herriko Wikilarien elkarteak artikuluen zerrenda luze bat proposatu die ikasleei, eta haiek, taldeka, erabaki dute zein artikulu landu eta sarera igo.
Aipatu gisa, aurten, gure ikasleek berrogei artikulu igo dituzte, batzuk aipatzearren, pertsonaien artean: Euklides, Eva Ekerblad, Flora Brovina edo Fancisco Goya. Lekuak ere landu dituzte, esaterako, hiru arroiletako presa, San Petri basilika, Houston, Honolulu edo Taj Mahal. Beste ikasle talde batzuk elikagaien inguruan aritu dira, tartean, oloa, kakahuetea, garagarra edo babarruna. Jolasen inguruko artikuluek ere hartu dute beren lekua, haien artean, Xbox, Minecraft, Pokémon eta beste.
Gure ikasleek igotako artikuluak sarean daude jada.