Bizkarsoro filma ikusi eta Katti Pochelu ekoizlearekin aritu dira ikasleak
DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek Bizkarsoro filma ikusteko aukera izan dute Bokalek, Pasaiako euskararen aholku batzordeak, antolatuta. Ipar Euskal Herrian euskarak jasandako zapalkuntza jasotzen duen filma ikusi ondoren, Katti Pochelu, filmaren ekoizleetako batekin tertulian aritzeko aukera izan dute.