Pasaiako hiru ikastetxeok saio bateratua egin dugu Eskubidean-en baitan
Eskubidean programan parte hartzen duten gure ikasle ordezkariak Pasaiako Udaleko alkatearekin, zinegotziekin eta teknikariekin, eta baita herriko beste bi ikastetxeetako ordezkariekin bildu dira Juanba Berasategi aretoan. Saio bateratu hau ikasleek ikasturtean zehar Pasaia hobetzeko landu dituzten proposamenak aurkezteko baliatu dute. Gainera, Karmengo Amako eta La Anunciatako ikasleen proposamenak ezagutzeko aukera izan dute.
Aurkezpen orokorraren ondoren, ikasleak alkatearekin, ordezkari politikoekin eta udal teknikariekin bildu dira, talde txikietan. Saioaren zati horretan ikasleek egindako proposamenak sakonean aztertzen aritu dira talde-lanean. Goiz pasa polit eta aberasgarria izan da haur, nerabe zein helduentzako.
Pasaiako Udalaren orrian informazio eta argazki gehiago.