Ekosistemak, artelanak eta pintura teknikak erakusgai
Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek, ohi bezala, bigarren hiruhilekoan egindako lanekin erakusketa galanta prestatu dute liburutegian eta pasilloan. Batetik, inguruko zein urruneko ekosistemen maketa ikusgarriak prestatu dituzte. Bestetik, artelanak landu eta pintura teknika desberdinak zintzilikatu dituzte paretetan.
Ohikoa da Lehen Hezkuntzako beste mailetako ikaskideen aurrean erakusketaren bisita gidatuak antolatzea, aurten, berrikuntza gisa, bisita gidatu bereziak prestatu dituzte gurasoentzako.