Lau tokitan hartuko dugu KORRIKAren lekukoa HARRO HERRI

Larunbata iluntzean iritsiko da KORRIKA Pasaiara eta Lezora. Ohi bezala, Lizeoko komunitateak lau lekutan hartuko du lekukoa. Aurten, jangelako eta garbiketako taldeek, DBHko euskara taldeko neska-mutilek eta Errota Lezoko Guraso taldekoek eramango dute euskararen lekukoa, harro.

Hemen lekuak eta gutxi gorabeherako ordutegia.

Animatu eta parte hartu!

  • ANTXO: 22:45ak aldera, Antxoko Ikastola ondoan, jangela eta garbiketa taldeko ordezkariak.

  • TRINTXERPE - SAN PEDRO: 23:05ak aldera, Udal Euskaltegi parean, DBHko ikasleen Euskara Taldea.

  • DONIBANE: 23:25ak aldera, aurten lekukoa herriko eragile guztien artean eramango dute.
  • LEZO: 23:30ak aldera, Villa bat Villa bi parean, Lezoko Guraso Taldeko ordezkariak.