1.000 lagun Azterketak Euskaraz kolektiboaren aldeko aldarrian
Ipar Euskal Herriko ikasleen eskubideen alde, Azterketak Euskaraz kolektiboari babesa eskaintzeko, Lizeoan lehen aldiz, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. maila arteko ikasle eta irakasle guztiak elkartu gara Goiko Pistan. Ia 1.000 lagun. Argazki ikusgarria!
Seaskako lagunek Baxoa eta Brebeta azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzen jarraituko dugu.