Gure ikasleak Lezoko jolas parkeen diseinuan laguntzaile
Lezoko Udala haurrentzako parkeen inguruko azterketa bat ari da lantzen Hiritik At! kooperatibak gidatuta. Lizeora ere jo dute etorkizuneko parkeen diseinuan parte-hartu dezagun. Azken asteetan Ikastolako hamabi ikasle aritu dira lan horretan, lehen hezkuntzako maila guztietako bina ikasle lezoar, hain zuzen ere.
Hiritik At!eko teknikariek lagunduta herriko jolas-parkeak bisitatu eta horietatik bost aukeratu dituzte, segidan espazio horien inguruan lanean hasteko. Jolas eremu horiek nolakoak izan beharko luketen aztertu eta etorkizuneko parkeak diseinatzen aritu dira gure ikasleak.