Itsas festibalaz gozatzen pasa dugu goiza

Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleek San Pedron pasa dute goiza Itsas Festibalak antolatu dituen tailerretan ikasten eta gozatzen.

Esaterako, Blas de Lezo Itsas Eskolakoekin sokak eta korapiloak egiten aritu dira, eta urpekaritza maskarak ere probatu dituzte. Arrantzale kofradiakoekin ere ikasten aritu dira arrainez eta arrantza teknikez. Gainera, Albaolan zaharberritu duten Guipuzcoa salbamendu ontziaren ondoan Itsas Museoak antolatutako ginkana batean aritu dira. Mutiozabal Txoren Ontziolakoekin ere izan dira, lurrean zuten txalupa txikian igota. Txalupa handietara igotzeko aukera ere ez dute galdu, hala, Mater Ontzi Museoa eta Aita Mari erreskate ontzia barrutik ezagutu dituzte.
Sorpresarako tartea ere izan dute, izan ere,  Porrotxekin eta Txo Mikmak txikiarekin egoteko aukera izan dute. Gainera, San Pedroko ikastolako bost urte arteko umeak ere kalera atera dira pailazoak han ziren bitartean eta emanaldiaz gozatu ahal izan dute.

Ederra izan da gaurko eguna.