Ikasleek Pasaian euskaren erabilera handitzeko proposamenak egin dituzte

Pasaiako lau barrutietan euskararen presentzia handitzeko proposamen andana egin berri du gure DBH4ko ikasle talde batek. Alkateak, zinegotziek eta Pasaiako Udaleko teknikariek adi entzun dituzte gazteek egindako proposamenak. Ikasle hauek soziolinguistika lantzen aritu dira azken hilabeteetan ikasgelan, Bokalek gidatuta, eta landutako proposamenak pleno aretoan aurkeztu dituzte udal ordezkarien aurrean. Pasaiako beste bi ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean egin dute aurkezpena hori: Karmengo Ama eta La Anunciata. 

Gaiaren inguruan Oarsoaldeko Hitzak argitaratu duen artikulua irakurri dezakezue HEMEN.

Eta Pasaiako Udalak argitaratu duen bideo honetan, berriz, ikasleek egindako proposamen batzuk ezagutzeko aukera duzue.