Primeran joan da Errotak Lezon antolatu duen Udaberri festa
Udaberriari ongi etorria egin diogu Lezoko ikastolako Errota guraso taldekoek antolatu duten Udaberri Festan. Pasa den ostiral arratsaldean Karlos Saldise plazara deitu gintuzten, eta, eguraldia lagun, giro aparta sortu zen. Zenbait jolas gune antolatu zituzten, zonaldeka: eskulanak, xaboi ponpak, photocall-a, slackline-a, zirkoa, punteria, zaku-lasterketa, zentzumen-jokoak... Denetarik, jatekoa barne. Hau guztiaren antolaketan laguntzen, gainera, Lizeoko DBHko Euskara Taldekoak aritu ziren, oso fin.
Arratsaldea aurrera zihoala bisita berezia jaso genuen, Lezoko pailazorik famatuena, Xalto, Udaberri Festara gerturatu baitzen. Ordura arte giroa alaia bazen, are alaiago bilakatu zen. Azkenik, aipatu, arratsaldearen bukaera aldera saskiaren zozketa egin zutela. Aurten Joseba Etxartek eraman du etxera ongi hornitutako saskia, zorionak!
Dudarik gabe, primerako arratsalde pasaz gozatzeko aukera izan genuen Errotakoei esker.
Jarraian ekimeneko laburpen bideo bat eta argazki batzuk ikusi ditzakezue.