LH2koek ikastolako eraikin nagusia ezagutu dute LH4koek gidatuta
Datorren ikasturtean eraikin nagusira pasako diren LH2ko ikasleak haien ikastola izango dena ezagutzera igo dira. Ohi bezala, LH4ko ikasleek egin diete harrera. Handienek txikienei txoko guztiak erakutsi eta sekretu guztiak kontatu ondotik, denak elkarrekin, Arrokaundietara igo dira bazkaltzera.