LH3ko ikasleek txangoa egin dute Txingudira

Ekosistemen gaiarekin jarraiki, gelan paduraren inguruko lanketa egiten aritu gara. Baina, ez al da interesgarria noizean behin liburuetatik aldendu eta naturarekiko kontaktuan ikastea? Halaxe egin dugu bada LH3.mailakook! Motxilak hartu eta gugandik gertu dugun Txingudiko padura gertutik ezagutzera joan gara, hori bai hori altxorra!

Bertako bisita gidatua zein proposaturiko jarduerak bikainak izan dira, eta ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izan dugu: elika-kate dotoreak sortzen ibili gara!

Bazkalostean, Irungo parke batean arratsaldeaz gozatzeko aukera ere izan dugu.

Egun zoragarria benetan!

Ikusi argazki gehiago IRUDI BILDUMA honetan