Gurekin tartetxo bat pasatzeko prest? Lezoko gurasoek baietz diote

Lezoko lilitegiko urtebeteko eta bi urteko geletan bisita politak jaso ditugu azkenaldian. Hala nahi izanez gero, gurasoak gelatara sartu eta beren seme-alabak zertan dabiltzan ikus dezakete. Ez hori bakarrik, gelako dinamikan parte hartzera gonbidatzen ditugu, ipuinak kontatuz, umeekin jolastuz edota gurasoen abileziak erakutsiz. 

Zuek ere gurekin tartetxo bat pasatzera gonbidatuta zaudete, ongi etorri!