Bosgarren mailakoak piraguan Pasaiako badian
Aurten ere Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak bi arratsaldez piraguan aritu dira. Ikastolatik oinez Donibanera jaitsi eta motoran San Pedrora pasa dira. Han elkarrekin bazkaldu eta Trintxerpeko pantalanera abiatu dira PASAIA KAYAK taldeko Telmorekin, Maikarekin eta Carlosekin badiako uretan arraunean eta jolasean aritzeko.