Lehen Hezkuntzako ikasleak herri kiroletan trebatu dira Kulki ekimenekoekin

LH1etik LH6ra arteko ikasleek Herri kiroletan aritzeko aukera izan dute eraikin nagusiko beheko pistan. Lizeoan egun handia izan ohi da Kulkikoak bisitan datozenean; herri kiroletan eta euskal kulturan murgiltzeko primerako aitzakia. Ekimen hau, ohi bezala, Pasaiako Udalaren laguntzarekin antolatu dugu. Ikusi bideoa!