Gure ikasleek Pasaian barrena topatu dituzten zakurren gorotzak markatu dituzte
LH5eko eta LH6ko ikasleek KK KANPAINA burutu berri dute Pasaiako lau barrutietan. Kalean zoaztela lurrean margotuta ikusiko dituzuen biribiltxo laranja horiek zakur gorotzak non dauden markatzea dute helburu. Ekintza ikusgarri hau Eskubidean programak lagunduta burutu dugu. Pasa den asteartean ia berrehun ikasle Pasaiara jaitsi ziren, batzuk oinez, besteak autobusetan. Eskuartean barruti bakoitzeko plano bana, spray ekologikoa eta kanpainarako sortutako kartela herriko dendetan jartzeko.
Batzuek gorotzak bilatu eta markatzen zituzten bitartean besteek kontzientziazio kanpainako kartelak jarri zituzten herriko dendetan. Emaitza etsigarria izan zen. Horren froga spray potoak agortu zitzaizkiela.