Alaine Agirre idazlea LH5eko ikasleekin "Munstro Txikiak" bildumaz

Pasaiako Udalaren irakurzaletasuna euskaraz sustatzeko kanpainaz bailatuta ikasturte honetan, berriz ere, Alaine Agirre idazlea gure LH5eko ikasleekin egon da Donibaneko Ubera liburutegian. Ohi bezala, Agirrek gidatu duen solasaldia goxoa izan da, galderak eta erantzunak bata bestearen segidan etorri dira ikasleak ikasgelan irakurtzen aritu diren Munstro Txikiak eleberria aitzaki hartuta.