LH6ko ikasleak Scape Room batetik aske irten dira, ingelesez
Ingeleseko eskolak bukatzeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek Scape Room batean parte hartu dute. Devil's Island izan da aurtengo gaia. Bizar beltz piratak gure ikasleak "Devil's Island" en gotortuko ditu irtenbidea topatzen duten arte. Lehenik hainbat dilema eta buruketa gainditu dituzte eta oztopo bakoitza gainditu ondoren puzzle pieza bana lortu dute. Amaieran, denen artean, puzzle bakar bat osatzea lortu dute. Puzzlea osatuta, ezkutuan zegoen mezua irakurri dute eta Bizar Beltzen gordailua irekitzeko kodea asmatu ondoren, saria eta askatasuna lortu dituzte.