Ongietorria gure eskola komunitateko familia berriei
Datorren ikasturtetik aurrera gure komunitateko kide izango diren familia berriei ongietorria egin diegu eraikin nagusiko liburutegian. Mimoz prestatu dugun topaketa berezi hau pasa den ekainaren 12an ospatu genuen. Saioan zehar familia berriek gure ikastolaren eta gure hezkuntza filosofiaren berri jaso zuten, era goxo batean. Haien seme-alabek 18 urte bete arte egingo duten ibilbide akademikoaz ere azalpenak eman genizkien, hezkuntza integral eta kalitatezkoarekin dugun konpromisoa azpimarratuz.
Harrera ekitaldian parte hartu zuten Nekane Artola Lizeoko lehendakariak, Edurne Urkiola zuzendariak eta Ainara Zabala eta Eva Pastor Haur Hezkuntzako arduradunek.
Pozik gaude familia berriei ongietorria emateaz eta bidaia zoragarri hau elkarrekin hasteaz. Ongi etorri gure eskola-komunitatera, ongi etorri Lizeora.