Gozatu oporrak eta euskaraz bizi!

Agur ikasturte eta ongi etorri oporrak... ikasturtean zehar bildutako irudi batzuk ikusiko dituzue bideo labur honetan, elkarrekin bizi izan ditugun momentu berezi eta zoragarriak gogoratzeko modu ederra delakoan. Argazki hauetan eguneroko jarduerak, proiektu bereziak, irteerak eta askoz gehiago jaso ditugu. Eskerrik asko ikasle, irakasle, langile, guraso eta bisitan guregana etorri zareten guztiei. Komunitate erraldoi bat gara!