Klaustroa elkartu eta euskal-jokoetan aritu da elkar hobe ezagutzeko

Gaur [2024/09/02] Lizeoko sei eraikinetako irakasle guztiak eraikin nagusian elkartu dira ikasturte hasierako klaustro-bileran. Iker Vidal eta Aitor Salaberria zuzendari berriek, eta Peio Egaña kudeatzaileak egin diete harrera eta hiruak ikasturte berri honetarako bete nahi dituzten helburuez aritu zaizkie. Ikasturte berriko lehen egunean elkartzen da urtero klaustroa. Aurten, berrikuntza moduan, elkar hobe ezagutzeko eta talde-espirituan indartzeko asmoz, euskal-jokoetan aritu dira irakasle eta idazkaritzako lagun guztiak. Horretarako, Ipar Euskal Herritik etorritako Gaia Elkartearen laguntza paregabea izan genuen.

Bagoaz aurrera!