Lehen Hezkuntzako ikasleak Donostiako Zinemaldiaz gozatzen!

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleek goiz zoragarriak bizi izan dituzte Belodromoko proiekzioetan, Zinemaldiaren magia bertatik bertara sentituz. Gehienek, astearen hasierako egunetako eguraldi onak lagunduta, egun-pasa ere egin dute aire librean. Kultura eta esperientzia paregabeak bat eginik!