Adi, guraso eskolak antolatu ditugu Bokalerekin elkarlanean

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleen gurasoentzat hitzaldi sorta antolatu dugu Pasaiako ikastetxeen elkargunean. Hitzaldiak guraso euskaldunentzat eta erdaldunentzat egokituta daude, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da guztietan.
Ebeteko Iñaki Eizmendi eta Maddalen Aristegi izango ditugu hizlari eta ondorengoak dira eskainiko dituzten hitzaldiak:
👇
🟢 Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronka. (Euskaraz)
✓ Urriak 15, 16:30ean, Karmengo Aman
✓ Azaroak 6, 17:00etan, Antxoko ikastolan
✓ Azaroak 13. 16:45, Donibaneko ikastolan.


🟢 Disfrutando de los idiomas. ¿Cómo ayudar a nuestros/nuestras hijos/hijas con los idiomas y los estudios? (Gazteleraz)
✓ Urriak 22, 16:45, Karmengo Aman


🟢 Propuestas para jugar en euskera en casa. (Gazteleraz)
✓ Urriak 29, 17:00, La Anunciatan

Hitzaldiak Donibanen, Antxon eta Trintxerpen izango dira, Lizeoko, Karmengo Amako eta La Anunciata egoitzetan, kartelean adierazitako egun eta orduetan.

Adi, izen-ematea beharrezkoa da! Esteka honetan topatuko duzun galdetegia bete: labur.eus/sjxfw