LH6ko ikasleak herrietako ikastoletara jaitsi dira ipuinak kontatzera
Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak herrietako ikastoletara jaitsi dira eta Lezon, Donibanen, Antxon eta San Pedron bost urteko umeekin elkartu dira. Handienek, aurretik Ikastolan prestatu dituzten ipuinak kontatu dizkiete txikienei une magikoak sortuz. Taldeka, ipuina pentsatu, idatzi, ilustrazioak sortu eta guztia txukun-txukun prestatu dute bost urtekoei erakusteko.
Lizeoan adin ezberdinen arteko harremanak sustatzea maite dugu, komunitate sendo bat gara eta.