ATZEGIko lagunak seigarren mailakoekin kontzientziazio saioetan
Aste honetan, Atzegi, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteko kideen bisita jaso dugu. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleei hitzaldi bat eskaini diete "Ni Zu Bezala" kanpainaren barruan.
Proiektu hau sentsibilizazio programa bat da, desgaitasunari buruz kontzientziatzea helburu duena.
Laster, bisita itzuliko diegu, izan ere, Errenteria-Oreretako Gureak lantegira joango dira seigarren mailako ikasleak. Lantegian, ikasleek aukera izango dute zuzenean ikusteko desgaitasuna duten pertsonek nola egiten dituzten lan profesionalak eta lehiakorrak, beste edozein pertsona bezain gai direla erakutsiz.