Euskal Herriko ikastoletako gorputz hezkuntzako irakasleak Lizeoan
Gure etxean, Lizeoan, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko gorputz hezkuntzako irakasleen mintegi praktikoa ospatu dugu. Irakasleak etorkizunean ikasleekin lantzeko unitate didaktiko bat prestatzen ari dira, eta gaitzat ura hautatu dute.
Eguna oso berezia izan da. Lezoko ikastolako atarian egin diegu harrera, euria goian-behean ari zela. Handik, Iparragirreko barrakoietara abiatu dira, eta basoan barrena ibili dira, naturarekin kontaktuan jolasak egiten eta basoa ezagutzen. Lizeoko zuzendari Aitor Salaberriaren eta Xomorro taldeko Mikel Agirreren basoaren inguruko eskola magistrala jaso dute irakasleek.
Ondoren, Lezoko plazan, ura ardatz zuten zenbait jolas egin dituzte, eta gero Altzateko igerilekura joan dira eguna jarraitzeko. Arratsaldea Donibanen eman dute, non arraun elkartearen instalazioak bisitatu dituzten, Joseba Fernandez klubeko kide eta Lizeoko gurasoaren gidaritzapean.
Egunari amaiera borobila emateko, mintegiaren antolatzaileek erronka berezi bat jarri diete irakasleei: herriko jaietan uretako jolasean parte hartzeko egoera bat planteatu dute, taldekideetako batek desgaitasun funtzionala zuela simulatu dutelarik. Ondorengo bideoan ikus daiteke egoera nola aurrera eraman duten, eta nola burutu duten jarduera, gozatuz.