Lezoko Errota Guraso Taldeak "Heldu Euskarari" proiektuaren lehen bideoa aurkeztu du
Hemen duzue ikusgai "Heldu Euskarari" proiektuaren lehenengo bideoa, Lezoko Errota Guraso Taldearen ekimenez sortua. Oraingoan, Antxoko familia bat dugu protagonista: Saioa eta Piero, aita-amak. Piero Madagaskartik etorri zen, eta gaur egun euskaraz primeran moldatzen da!
Pierok euskarara iristeko egin duen bidea eredu inspiratzailea da. Entzun nola ikasi duen euskaraz eta nola lagundu dion "Lilitegiko abestiak" diskoak hizkuntza ikasteko prozesuan. Gogoratu Olatz eta Maider gure irakasleek grabatutako abesti eta letrak lizeoa.eus webgunean eskuragarri dituzuela, argitalpenen atalean.