Txokolatezko egutegia Hendaiako ikastolarekin elkartasunean

Aurten ere, Hendaiako ikastolak bizi duen egoera ekonomiko zaila dela eta hainbat neurri hartu dituzte, tartean, gurasoek “Txokolatezko egutegiak” salduko dituzte.
Gabonetako txokolatezko egutegiak, abenduaren 1etik 24rainoko leihotxoak dauzka eta leiho bakoitzean txokolate bana (egun berezi batzuek badira, bina txokolate dauzkatenak).
Azken egunean, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisitaren zain gauden bitartean, txokolate benetan bereziak aurkituko ditugu egutegi leiho handienean.

Aurtengo egutegiak 12 € balio ditu. Elkartasun ekimen honetan parte hartu nahi izanez gero egin eskaera, azaroaren zazpia baino lehen, eskeka honetan:
labur.eus/hendaia-lizeoa