Gau beltza girotzeko AEKko ikasleak eta Edurne Mitxeo Lizeoan

Gau Beltza girotzeko bi ekimen burutu ditugu Lehen Hezkuntzako ikasleekin gure herrietako kaleak misterioz eta emozioz bete aurretik. Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak Edurne Mitxeorekin aritu dira, Mañita sorginaren eta Zabarre pirataren laguntza zuela, heriotzaren eta arimen inguruko ipuin eta kontakizunetan murgilduta.
Hirugarren mailakoak, bere aldetik, Lezoko Oroitzene AEKko ikasleekin aritu dira. AEKko ikasleek ipuin beldurgarri bat sortu dute eta gure txikien aurrean aurkeztu dute.
Girotze hau izan dadila herrietako Gau Beltzeko ekimenetan parte hartzeko aitzakia... eta gozatu euskal ohitura zahar hauek berreskuratzen eta bizirik mantentzen!