Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak Jaizkibelen ibili dira
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek Jaizkibelen egindako irteera oso aberasgarria izan da, eguraldi bikaina lagun. Gelan animalien gaia lantzen ari zirela aprobetxatuz, behaketa lan zoragarria egin dute, ikasitakoa naturan bertan praktikan jarriz. Ingurunearekin harreman zuzena izanik, ikasleek animalien mundua hurbilagotik ezagutu dute eta ikaskuntza esperientzia praktiko batez gozatu.