HH5eko ikasleek garraiobideak eta hegazkinak ezagutu dituzte Hondarribira egindako txangoan
Garraiobideak ikasgelan landu ondoren, Haur Hezkuntzako bost urteko San Pedroko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko ikastoletako txikiek txango zoragarria egin dute Hondarribira. Bertan, gure inguruko ohiko garraiobideak ez ezik, bereziki ikusgarria den bat ere ezagutzeko aukera izan dute: hegazkinak!
Aireportura bisita egin ondoren ibilalditxo bat egin eta parke batean bazkaldu eta jolasten aritzeko aukera izan dute lau ikastoletako umeek, denak elkarrekin. Esperientzia polita izan da, elkarrekin ikasten eta lagun berriak eginez!