Joseba Lebron, "Heldu Euskarari" proiektuko bigarren bideoaren protagonista

Joseba Lebron, Lezoko ikastolako gurasoa, da Errota Guraso Taldearen "Heldu Euskarari" proiektuko bigarren bideoaren protagonista. Ikasketak bukatu zituenean euskaraz aritzeari utzi zion, baina orain, bere bost urteko semearen ilusioak eta motibazioak bultzatuta, euskarara itzuli da, hitzez eta ekintzez.

Entzun bere bizipenak eta ezagutu euskara berreskuratzeko eman dizkigun gomendioak.