Pasaiako Udala eta Siadeco euskara indartzeko baliabideak bilatzen ari dira 0-5 urteko umeen familietan
Pasaiako Udala eta Siadeco ikerketa kooperatiba lanean ari dira zerotik bost urtera arteko umeak dituzten familietan euskara indartzeko behar diren baliabideak identifikatzen. Proiektu honetan laguntzeko Lizeoko adin tarte horretako gelaburuak Antxoko ikastolan elkartu dira Siadecoren ordezkari Liderekin. Bileran, gurasoek euskara gehiago erabiltzeko behar dituzten baliabideak identifikatzen eta instituzioen laguntza nola hobetu aztertzen aritu dira. Ekarpen baliotsuak jaso dituzte gure familien hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin. Ondorioak laster aurkeztuko dituztelakoan gaude. Mila esker euskara sustatzeko ekimen honetan parte hartu duzuen gelaburuei!