Lurraskan bizitako abenturak, ikasleen oroimenean
Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek egun zoragarriak pasa dituzte Urdaibai inguruko Lurraska etxean. Naturan murgilduta basoan ibili dira, sendabelarren sekretuak ezagutu dituzte eta baratzean aritu dira. Zalditokian pottoken lagun bihurtu dira eta animaliak gertutik ikusten eta zaintzen franko ikasi dute. Erroskillak dastatuz eta iluntzeko gaubelan ere gozatu ederra hartu dituzte.
Esperientzia ahaztezina naturarekin eta lagun arteko elkarbizitzan sendotzeko!